XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karlistak eta liberalak altxorraren bila

Umeentzako jolasa asmatu du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak.

Karlistak eta liberalak, ume denak abiatu ziren lehengo asteazkenean izkutatutako altxor baten bila.

Lehenengo aldi honetan museoko haur bazkideak jardun ziren, baina hurrengo urteetan nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte.

Maiatzean egingo da beti.

Ameriketatik itzultzean indiano ormaiztegiar aberats batek izkutatutako altxorra, horixe zen neska-mutikook aurkitu behar zutena.

Aberats hark utzitako aztarnei segika aurkitu behar ere.

Museoarekin harremanik nahi izanez gero, telefonoa 889900 da.